Trenbidea

60 urtetik gorako esperientzia dugu trenbidearen sektorean, eta adituak gara neurrira egindako alternadoreen eta motorren fabrikazioan, HVAC eta trakzio-sistemetarako.

Gure diseinuak baldintza latzenetara egokitzen dira, trenbide-sektorearen eskakizunak beteta: tenperatura, bibrazioak eta etengabeko funtzionamendua. Tamainari dagokionez, IEC 315 tamainara arteko motorrak eta alternadoreak egiten ditugu.

Erreferentea gara nazioartean, New Yorkeko metroa edo Aljeriako zein Irlandako diesel lokomotorretarako alternadore bidezko sortze-proiektua bezalako proiektuetan martxan dauden milaka motorrekin.

Aztertu gure produktuak

Informazioa eskatu